2011/05/24

Mister-wong

Mister Wong interneten dagoen "web orri" bat da, eta marcadores sociales deritzon kategoriaren barruan sartzen da. Marcadores edo markagailu hauek, gure ordenagailuko "favoritos" -en lana betetzen du. Hau da, niri web orri bat interesgarria iruditzen bazait, eta orri hori galtzerik ez badut nahi gero berriz orri hortara itzuli ahal izateko, nire "favoritos" -en gordetzen dut... ez?

Horren arazoa, ordenagailuz aldatzean, "favoritos" horiek galdu egiten direla da. Ba tresna honek, hori saiesten du. Ez du zure ordenagailuan gordetzen zure web orri faboritoak, baizik eta interneteko orri batean. Beraz, intertera konektatua dagoen edozein ordenagailu erabiliz, zure orri gogokoenetara joan zaitezke.

Honetaz gain, beste gauza interesgarri batzuk ere egiten ditu, adibidez, taldeak sortuz gero, gure web orri interesgarri horiek, besteekin partekatu ditzakegu... adibidez, eskolako talde batzuk sortuz

Bere helbidea http://www.mister-wong.es/ da, eta estekan klik eginez joan zaitezke bertara.

Erregistratzeko pausuak



Dokumtu hau deskargatzeko, egizu klik hemen

Nagibatzaileetan botoiak instalatu

Mister-wongo bezalako errekurtso bati etekina ateratzeko, nahitaezkoa da nabigatzaileei botoiak gehitzea beharrezkoak ditugun orriak erreztasunez gorde ahal izateko.
  • Mozila firefox: botoiak gehitzeko ez da administratzaile baimenik behar. Arazo batzuk izan ditugu botoiak instalatzeko, baina azkenean lortu dugu konpontzea. Botoiak instalatzeko zoak aplikazio honetara (versiĆ³n 2.0.2) eta instalatu.
    Botoiak honelakoak dira

  • Internet explorer: Exploradore honetan botoiak instalatzeko, administratzaile baimenak izan behar dituzu. Hori izanda, ez du inolako zailtasunik instalazioa. Egizu klik hemen botoiak internet explorer -en instalatzeko
    Botoiak honelakoak dira

Mister-wong en botoiak erabiltzen





Dokumentu hau deskargatu nahi baduzu klik hemen

Ea zer iruditzen zaizue!! Komentatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina